2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Gure Lumière minutua

2. saio honetan Lumière minutua filmatu dugu. Horretarako, lehenik, zuen proposamenak entzun, eta gehien gustatu zaizkigun 3ak aukeratu ditugu:
2.DBH Bn...
1: Bazar parean txutxeak jaten eta jolasean
2: gelako leihotik hegazkintxoak botatzen
3: izozkiak jaten
2.DBH An...
1: santxeski lasterketa asto maldan
2: Bazar parean egonean
3: Hendaiako ontzitik irteten edo sartzen
Hara hemen filmazio eguneko zenbait argazki: 2.DBH A eta 2.DBH B


Zine mutua

Aurreko egunean Lumière minutua filmatu genuen eta horrelako grabazio batean oso lagungarriak gerta daitezkeen power point-ak zintzilikatu ditugu:

 Hemen duzue ekipo teknikoa osatzen dutenen azalpena.

Beste power point honetan, kameraren kokapen eta mugimendu desberdinak azaltzen zaizkigu.

Eta azkenik, plano mota ezberdinak azaltzen dituen power point-a hementxe duzue.

Bestalde, zinearen sorrerarekin lotutako zenbait film zati labur ikusteko aukera izango dugu, kasu honetan, zine mutuan ospetsu egin ziren hainbat pertsonaia/aktore: Buster Keaton, Charles Chaplin, Harold Lloyd, Laurel eta Hardy...

Hara hemen zenbait film zati.

2014(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

3, 2, 1, EKIN!

Hasi da ikasturte berria eta honekin batera zine tailerra! Aurreko ikasturtean nolabait, ikusi zenuten zer egin genuen... Orain zuen txanda da, zuek izango zarete filmeko protagonistak! Lehenengo saioan zine tailerraren funtzionamenduaren berri emango dizuegu eta ondoren zinearen mundura hurbilduko gara.

Lumière anaien lehen filmak

Zer iruditu zaizue? Bitxia, ezta? Iaz, ikasleek beraien proposamenak filmatu zituzten, emaitza ikusi nahi?

Lumière minutua I
Lumière minutua II
Lumière minutua III

Orain zuen txanda da! Prestatu 2 proposamen 5eko taldetan jarrita Lumière minutua egiteko.