2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Emozioak landuz

“Ogia eta Kalea” film laburra ikusiko dugu eta bertan azaltzen diren emozioak, zuzendariak NOLA adierazten dituen aztertuko dugu.


Bestalde hiru grabaketa egingo ditugu istorio bera kontatzeko plano desberdinak erabiliz. Lehengo egunean hasi zineten lan hori antolatzen eta gaurkoan filmatu egingo ditugu.



Plano desberdinak landuz

Gaurkoan plano desberdinak errepasatuko ditugu. Horretarako hemen duzue, sekuentzia planoaren adibide bat:

The touch of evil

Planoak errepasatzeko bestalde, Proverbio chino filma ikusiko dugu. Gustatzea espero dugu!

Planoak errepasatu eta gero, zuen txanda iritsi da. "Albistea" grabatuko dugu plano desberdinak erabiliz:
plano orokorra, plano desberdinak eta sekuentzia planoa. Egin behar duzuena hobeto ulertzeko, joan den urteko lana ikusiko dugu:

Albistea 2013-2014

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

Aurreneko emaitzak

Lehengo egunean filmatutakoa editatzeko aukera izan dugu gaurkoan: toma ona hautatu, izenbururen bat erantsi, musika aukeratu... Hara  zer lan egin ditugun...