Kaixo lagunok!
Aspaldi ezer idatzi gabe. Oso lanpetuta ibili gara film laburrak egiten eta ez dugu astirik izan ia ezertarako. Lehengo igandean ikasle, irakasle, langile, familia eta lagun asko Aquarium-ean elkartu ginen ikasturte osoan zehar egindako lanak ikusteko. Benetan hunkigarria izan zen ordubeteko saioan egin ditugu lantxo guztiak laburbilduta ikustea. Ez dizuet txapa gehiago emango. Eskerrik asko gurekin lanean aritu zareten guztioi eta nola ez, Vicente Zaraguetari Aquarium bezalako tokiaz gozatzeko aukera emateagatik. Besterik gabe zuekin...
Filmak
2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala
2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea
Via de la Plata jaialdia
Asteburuan, gure film laburrak Villafranca de los Barros (Badajoz) herriko Via de la Plata jaialdian aurkeztu ditugu. Deialdiaren arrakasta dela eta (100 film inguru aurkeztu ziren) aukera bat egin behar izan zuten antolatzaileek eta zoritxarrez, gure filmetako bat lehiaketatik kanpo geratu zen: "Madeleine". 4 filmetatik 3 sailkatu ziren: "Maitale misteriotsua", "Danielaren egunerokoa" eta "Bi bihotz, sentimendu bat". Azken honekin Errespetu eta tolerantziaren saria irabazi genuen. Sariak asko poztu gaitu, zine tailerrean egindako ahalegin guztiak nolabait aitortzen dituelako.
Bi egunetan Espainiako ikastetxe askotan egiten den lanaz gozatu ahal izan dugu, hemendik kanpo egiten den lana ezagutu ere bai. Lan asko egiten dela ukaezina da, irakasle eta ikastetxetako zuzendaritza talde batzuok egiten baitugu apustu irakasteko modu berrien alde. Pazientzia, talde lanean aritzeko gaitasuna, erabakiak adostekoa, betiko klase arruntetatik at ikasleak aktiboki parte hartzea... Hori guztia lantzen dugu saioetan.
Emaitza batzuetan ez da guk nahiko genukeena baina argi daukagu horren atzean dagoen lana handia dela eta ikasitakoa itzela.
Zine jaialdian mahainguru bat antolatu zen Hezkuntza eta zinea izenburuarekin. Bertan parte hartu zuen Blancak eta gure ikasleen balorazioak aurkeztu zituen bideotxo honetan:
Balorazioen bideoa
Bi egunetan Espainiako ikastetxe askotan egiten den lanaz gozatu ahal izan dugu, hemendik kanpo egiten den lana ezagutu ere bai. Lan asko egiten dela ukaezina da, irakasle eta ikastetxetako zuzendaritza talde batzuok egiten baitugu apustu irakasteko modu berrien alde. Pazientzia, talde lanean aritzeko gaitasuna, erabakiak adostekoa, betiko klase arruntetatik at ikasleak aktiboki parte hartzea... Hori guztia lantzen dugu saioetan.
Emaitza batzuetan ez da guk nahiko genukeena baina argi daukagu horren atzean dagoen lana handia dela eta ikasitakoa itzela.
Zine jaialdian mahainguru bat antolatu zen Hezkuntza eta zinea izenburuarekin. Bertan parte hartu zuen Blancak eta gure ikasleen balorazioak aurkeztu zituen bideotxo honetan:
Balorazioen bideoa
2015(e)ko martxoaren 20(a), ostirala
2015(e)ko martxoaren 14(a), larunbata
Filmak grabatzen
Esan genizuen bezala, gidoiak idatziak daude eta beraz, hasi gara gure filmak grabatzen. Hara hor argazkitxo batzuk...
Argazkiak
2015(e)ko martxoaren 7(a), larunbata
Gidoiak eginda daude. 3, 2, 1, EKIN!
Kaixo lagunok! Aspaldian ez dugu ezer idatzi blogean. Ez ezer egin ez dugulako baizik eta gidoia idazten buru-belarri aritu garelako. Hautatu genituen istorioek oso itxura ona dute. Aste honetan hasi gara zeozer filmatzen! Oso poliki hasi garen arren, ziur pixkanaka martxa hartuko diogula. Animo ekipoooo!!!
2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena
Istorio hautatuak
Hasi gara gure istorio propioak sortu eta hautatzen! Hasieran sinopsiaren kontzeptua landu genuen eta horretarako, "Lunch date" film laburra ikusi genuen, bikaina! Oso minutu gutxitan, hasierako egoera ulergaitza barregarria gertatzen da bukaeran. Ondoren taldeka gure istorioak sortu genituen eta azkenik, proposamenak guztion artean bozkatu ditugu. Hauek dira 2.DBH A-n hautatutako istorioak eta antolatutako taldeak:
Beldurrezko istorioa: Alejandro, Anne Basurco, Elena, Maria Rodriguez, Ion Almandoz, Ander Peña, Lucia, Unai Bermejo eta Iosu.
Animazioa: Beñat, Marina, Telmo, Nahia, Julen, Ander Lasa eta Javier
Bi sentimendu, bihotz bat: Ana Sorondo, Iñaki, Naroa, Kepa, Sara, Roman, Leire, Mateo, Anne Martin, Maria Olaziregi, Jone eta Maria Etxabe.
2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena
2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena
Telmo Esnalen bisita
Abenduaren 19an Telmo Esnal zine zuzendaria eskolara etorri zen gurekin bere esperientziak konpartitzera. "Aupa Etxebeste" filma komentatu genuen eta zine munduko zenbait sekretu kontatu zizkigun.
Gure iragarkiak
Gure iragarkiak ikusteko klikatu esteka honetan: Iragarkiak 2014-2015
Ea zer iruditzen zaizkizuen!
Ea zer iruditzen zaizkizuen!
Gure iragarkiak egiten
Gabonak aurreko asteetan lanpetuta ibili gara gure iragarkiak prestatu eta filmatzen. Blanca eta Xabi ere etorri dira guri laguntzera, eskerrak! Alderdi teknikoetan zein mezua islatzeko moduetan asko lagundu digute. Hemen dituzue iragarkiak grabatzerakoan ateratako argazkiak eta baita entsaioen bideo batzuk ere. Ikusi, ikusi, zein profesionalak ematen dugun...
Pin pan denbora gelditu ordularia
Plusbello
Purex
Ultratxiklea
Pin pan denbora gelditu ordularia
Plusbello
Purex
Ultratxiklea
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)