Hasi gara gure istorio propioak sortu eta hautatzen! Hasieran sinopsiaren kontzeptua landu genuen eta horretarako, "Lunch date" film laburra ikusi genuen, bikaina! Oso minutu gutxitan, hasierako egoera ulergaitza barregarria gertatzen da bukaeran. Ondoren taldeka gure istorioak sortu genituen eta azkenik, proposamenak guztion artean bozkatu ditugu. Hauek dira 2.DBH A-n hautatutako istorioak eta antolatutako taldeak:
Beldurrezko istorioa: Alejandro, Anne Basurco, Elena, Maria Rodriguez, Ion Almandoz, Ander Peña, Lucia, Unai Bermejo eta Iosu.
Animazioa: Beñat, Marina, Telmo, Nahia, Julen, Ander Lasa eta Javier
Bi sentimendu, bihotz bat: Ana Sorondo, Iñaki, Naroa, Kepa, Sara, Roman, Leire, Mateo, Anne Martin, Maria Olaziregi, Jone eta Maria Etxabe.