Asteburuan, gure film laburrak Villafranca de los Barros (Badajoz) herriko Via de la Plata jaialdian aurkeztu ditugu. Deialdiaren arrakasta dela eta (100 film inguru aurkeztu ziren) aukera bat egin behar izan zuten antolatzaileek eta zoritxarrez, gure filmetako bat lehiaketatik kanpo geratu zen: "Madeleine". 4 filmetatik 3 sailkatu ziren: "Maitale misteriotsua", "Danielaren egunerokoa" eta "Bi bihotz, sentimendu bat". Azken honekin Errespetu eta tolerantziaren saria irabazi genuen. Sariak asko poztu gaitu, zine tailerrean egindako ahalegin guztiak nolabait aitortzen dituelako.
Bi egunetan Espainiako ikastetxe askotan egiten den lanaz gozatu ahal izan dugu, hemendik kanpo egiten den lana ezagutu ere bai. Lan asko egiten dela ukaezina da, irakasle eta ikastetxetako zuzendaritza talde batzuok egiten baitugu apustu irakasteko modu berrien alde. Pazientzia, talde lanean aritzeko gaitasuna, erabakiak adostekoa, betiko klase arruntetatik at ikasleak aktiboki parte hartzea... Hori guztia lantzen dugu saioetan.
Emaitza batzuetan ez da guk nahiko genukeena baina argi daukagu horren atzean dagoen lana handia dela eta ikasitakoa itzela.
Zine jaialdian mahainguru bat antolatu zen Hezkuntza eta zinea izenburuarekin. Bertan parte hartu zuen Blancak eta gure ikasleen balorazioak aurkeztu zituen bideotxo honetan:
Balorazioen bideoa